XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Euskaldunok euskal zaletzen.

Kalamitatea zera da: eginkizun batak bestea errebesten zuela, gehienetan (Larramendi, hortakoz, garbizaleago zen Hiztegia asmatzerakoan, idazteari begiratzerakoan baino).

Euskararen bikaintasun teoriok, jendea euskalzaletzeko beharrezkoak eta egokiak baldin baziren, desegokiak bait ziren usadioko euskara gidatzeko.

Euskarari buruz iharduteko balio dute, euskaraz iharduteko ez.

Gaurko zeregina ez da euskarari buruz ideiak asmatzea, ezpada ideiak euskaraz ematea.

Euskara haizkora ederra bait da, baina erdoiturik dagoena aspaldian.

Haizkoraren ederra erakutsi digutenei, mila esker.

Orain zorroztu egin behar dugu.

Eta erabili, eta nazio guziak aisa erabiltzeko moduan prestatu, erabil dezan hitzez nahiz idatziz.

Honoko hau guzia ez da Unamunorena, Arana Goirik esana baizik: Euskarak doi-doi balio du nekazaritzako gora beherak erabiltzeko besterik....

Gaurko euskarak ez du ezertarako balio.

Aitzitik, eragozpena da, atsekabe ta neke da, edozertarako: nork bere burua janzteko eta lantzeko, hezitzeko, ikasketarik egiteko, salerosgorako, bizibiderako....

Bihur ezazue euskara ezinbestezko eta behar-beharrezko hizkuntza zuen aberrian, eta orduan ez du amaren semek baztertuko eta ahantziko.

Egizue balio dezala hezitzeko, eskolatzeko nahiz irakasteko, irabazteko eta prosperatzeko, eta, orduan bai, haren jabe denak arrazoinezko ikusiko du gordetzea eta zaintzea; eta ez dakienak, bidezkotzat joko du ikasten ahalegitea.

Bestela, lehenik, enbarazo hutsa izango da; eta, bigarren, alfer-alferrikako lujoa.

Hori dena, Unamunok abuztuan botatakoen ondoren, Aranak irailean gordin asko berresana duzu.

Gaurkuok baino mizkinkeria gutiago zizuten mihinean, gauzei beren izenez deitzeko.